XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik, joera honek frenuaren papera egiten du, gauzak bere gisara gertatzen direla uste izateko joera duelako.

Batez ere, erabat burokratizatutako komunista partiduetan gertatzen da.

Joera hau jarraitu izan balitz, erreboluzio gehienak ez ziren errealidade biziak bihurtu izango.

Jakina da Cuba`ko partidu komunistak, ortodoxoak, Batista`ren garaietan Fidel Castro abenturista bezala hartu zuela, ta, horregatik kondenatu zutela, erreboluziorako kondizioak betetzen ez zirelako, tiroka hasi zelako.

Besteak, berriz, nahi izateari nagusitasun handiagoa ematen diote alabeharrari baino.

Hauek erreboluziogileak eta besteak erreboluziolariak direla esan daiteke.

Hauek sinpati gehiago jasotzen dute besteak baino.

Hauen arriskua kondizionamentua ahaztea ta baztertzea da.

Partidu komunista ortodoxoak sobietikozaleak alabeharraren menpeago daude nahi izatearenean baino.

Hauen aldrebesean, ezkertiar berriak nahi izatearen zalegoak bezala azaltzen dira.

Nahi izatearen eta eten-gabeko erreboluzioaren zaleagoak.

Hau esaterakoan, ez dut esan nahi errealidadearen beste aurpegia ikusten ez dutenik eta hortaz konturatzen ez direnik, hala ere, bigarren aurpegi hontarako dutela joera adierazi besterik ez dut egin nahi.

ERREBOLUZIOA POSIBLE AL DA?.

Hau mendebaleko Herri aurreratuetan sozialista jatorrak egiten duten galdera da.

Erreboluzioak sistimaren eta ezarritako moldeen sustraitikan egindako aldaketa gogorra ta erabatekoa esan nahi du.